5/9/17

Kreazioa



- Dena Jainkoarengandik dator: Jainkoa maitasuna da
- Dana da Jainkoaren oparia eta bizitzarako erabili behar dugu.
- Sortutako guztia ona da.

ZERU-LURREN kreazioari buruzko kontakizunak

Nahiz eta teleskopiorik edo gaurko aurrerakuntzarik ez izan, aintzinako herri guztiek zuten bere iritzia munduari buruz:

Hebrearren ustez lurra plataforma erakoa zen, itsasoz inguratua. Urez betetako amildegi izugarri batean kokatuak dauden zutabe batzuek eusten zioten, Ortziak ganga edo bobeda tankera zuen eta han zeunden zintzilik izarrak eta astroak. Ganga horrek zuloak zituen eta handik igarotzen zen gaineko ura euria egiten zenean.
Hinduek zioten elefante batzuek munduari eusten zioten eta haiek mugitzean lurrikarak izaten ziren.


Bikingoen ustez, unibertsoa zuhaitz izugarria zen, itsasoaren erdian zegoen plater biribil batean sustraitua. Zuhaitzaren sustraiak, alde batetik, gizakien artean sartzen ziren, bestetik, hotza sortarazten zuten erraldoien artean, eta azkenik,   hildakoen artean. Egunez eguzkiak egiten duen ibilaldia gurdi baten itxuraz irudikatzen zuten, eta gaua berria, lur azpitik zihoan itsasontzia zen.

Tú y el universo en 3 minutos